Seigarren iraungitzea : bizitzaren jarraibidea eta gizadiaren etorkizuna / [egileak] Richard Leakey eta Roger Lewin ; [euskaratzailea, Jaione Alberdi Gabilondo]
Gure planetan, suntsiketa edo iraungiketa orokor baten erdian al gaude une honetan? Horixe bera da, hain zuzen ere, egileen ustea eta liburu honen gai nagusia. Zientziak frogatu duenez, Lurrean bost iraungitze-aldi handi izan dira: "Bost krisi bilogiko handiak". Prozesu horietan, Lurreko bizi-moten % 99 desagertu egin zen. Leakeyk eta Lewinek zalantzarik ez dute: oraingoa "Seigarren iraungiketa" da eta, kalkulu batzuen arabera, etorkizun ez oso urrun batean, baliteke 30.000 bat espezie galtzea urteko. Oraingo iraungitzeari buruz, erruduna badakigu zein den. Gu geu. Izan ere, seigarren iraungitze-aldi hau duela 100.000 urte hasi zen, alegia, lehenengo gizakiek planeta osoaren kolonizazioari ekin ziotenean, aurreko espezie asko akabatuz, gizaki-espezie batzuk barne. Geroztik, gertakariek okerrera jo dute eta, horrela jarraituz gero, Homo sapiensaren patua iraungitzea izango da, historian izan diren beste espezie askori gertatu zaien bezala. Hala ere, egileek azpimarratzen dutenez, gizakiok naturaren aniztasuna babesteko behar etikoa daukagu, eta ez suntsitzekoa.
Zerrenda: