Azala
Liburua Eskuragarri

Zergatik den egia eboluzioa / Jerry A. Coyne ; [itzulpena, Itziar Otegi Aranburu ; begirale teknikoa, Arturo Elosegi Irurtia ; hizkuntza-begiralea, Iñigo Roque Eguzkitza]

Inork ez luke zertan libururik idatzi garbi uzteko atomoak, izan, badirela, edo Lurra Eguzkiaren inguruan biratzen dela. Beraz, eboluzioa egunean-egunean berresten ari den arren, biologiaren ardatz izateraino erabat, zergatik da beharrezkoa Zergatik den egia eboluzioa izenburuko liburu bat? Bada, hain zuzen ere, zientziako ezein arlok ez duelako sortu, ideologiaren interferentziaz, hainbeste egonezin, gaizki-ulertu zein berariazko desinformazio. Eboluzioaren aldeko frogabideak ugari, askotariko eta agerikoak dira, eta zientzia-ikerkuntzaren arlo guztietatik datoz, gainera. Gaur egun, zientzialariak espezieak nola adarkatzen diren ari dira aztertzen, animalia eta landareak nola egokitzen diren behatuz eta fosil-bildumak handituz. Naturan bertan nahiz laborategian dihardute halako lanetan. Jerry Coyne-k argi eta zorrotz laburbildu du liburu honetan zer den eboluzioa eta zer baieztatzen duen zehazki hari buruzko teoriak, Darwinen hitzak tarteka hizpidera ekarriz. Irakurleari zalantzak uxatzeko lan horretan, ezin konta ahala froga dakar liburuak teoriaren alde. Orobat erakusten du eboluzioa ez dela teoria huts bat, egitate bat ere bada-eta, beldurrik gabe denok onartu behar genukeena, zientziak argituriko beste edozein egitate bezala. Jerry A. Coyne (1949): Chicagoko Unibertsitateko Ekologia eta Eboluzioa Sailean dihardu irakasle. Coyne-ren laborategiaren egiteko nagusia zera da: Darwin-ek espezieen jatorriari buruz idatzitakoak egiaztatzea, prozesu horrek sorturiko eredu genetik...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Coyne, Jerry A.
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Egilea(k): Otegi, Itziar ; Elosegi, Arturo ; Roque Eguzkitza, Iñigo ; Elosegi Irurtia, Arturo
Argitaratua: [Bilbo] : ehupress, L.G. 2013
Bilduma: ZIO, Zientzia Irakurle Ororentzat (EHU) ; 17
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 575.8 COY zer Eskuragarri  Maileguan eskatu EK14101503