Mate+K [Matematika DBH 1-2] [Interneteko baliabidea - Webgunea] / Ikasplay SL
Baliabide didaktiko hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleentzat prestatu da, matematika jokoen bidez ikas dezaten. Aplikazioak honako atal hauek ditu: 1. Gaiaren bideoa 2. Gaiaren jokoak Lehenengo atalean, matematikako gaiari buruzko hainbat kontzeptu lantzeko bideoa ikus daiteke. Bideo honetan, eduki teorikoen azalpenak emango ditu narratzaile batek. Edukiak ikasleen koadernoetan ere agertzen dira, PDF formatuan. Bigarren atalean, lehenengo atalean azaldutako eduki teorikoak lantzeko jokoak proposatzen dira. Horixe da, hain zuzen ere, baliabide didaktiko honen muina; ikasleek era dibertigarri eta emankorrean landu eta hausnartu ahal izango dituzte matematikarekin erlazioa duten hainbat kontzeptu teoriko, oharkabean ia. Erabiltzaileak zer arlo landu nahi dituen aukeratuko du, zerrenda batetik, eta nahi duena aukeratutakoan, dagokion arloarekin loturiko joko bat eskainiko dio aplikazioak, jolas egin dezan. Hala, erabiltzaileak berak aukeratuko du zer gai landu. Joko bakoitza matematikaren arlo jakin bati dagokio, eta iraupen laburrekoak dira guztiak (1-5 minutu).
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK24110121 | |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | 1022140 |