Azala
Liburua Eskuragarri

Xake mate / Alberto Ladron Arana

"Xake Mate" eleberri laburra da luzeraz, baina indartsua sortzen duen giroz eta intentsitatez. Nobela laburrentzako Agustin Zubikarai I. Saria irabazi duen lan honek II. Mundu-Gerraren osteko Alemaniara garamatza, bertako hiri porrokatu batean batean bizi baita pertsonai nagusi eta kontalaria: mutiko bakarti bat, gerrako miseritan hanka bat galdu eta gurpil-aulki batean dabilena. Isaeraz isil eta lotsatia, ez du interesik ez erreztasunik bere adinkideekin harremanetan sartzeko, eta xake-jojoan bilatuko du beharrezko aterpea. Hala, xakea bihurtuko du ez bakarrik denbora-pasa, baizik mundua ulertzeko modu, eta geroxeago baita borrokarako eskola ere. Trama sendo eta ongi egituratua asmatu du egileak, gerraosteko penizilina-kontrabandoa dagoela erdi-erdian, eta inguruan, berriz, Angela neskato aingerutiarra, honen aitaorde Torrelli "Errege Beltza", Hilde "Erregina Zuria" (Marlene Dietrich dirudiena)... denak ere Maximiian plazak osatzen duen joko-taulan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ladron Arana, Alberto
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2002
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 220
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N LAD xak Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18020373
Narratiba (Helduentzat) N LAD xak Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17060234
Narratiba (Helduentzat) N LAD xak Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050571