Eskolaren arkeologia / Fernando Alvarez-Uría eta Julia Varela ; [itzultzailea, Bitez, S.L. ; gainbegiratzailea, Mikel Urkola]
Eskola gizarte mailakatu eta hierarkizatuen barnean jaio zen eta justiziaren eta berdintasunaren agindu konstituzionalari egokitzen ez zaizkion gizarteetan iraun du gaur egun arte. Eskola-sistemak ideal demokratikoen alde jokatzen du ala, alderantziz, bere eraketaren logikak gutxi gorabehera esplizituak diren menpekotasun-irizpidetan oinarrituz funtzionatzen du? Galdera honi erantzuteko inguruka ibili beharra dugu; historiak diskurtso eta praktika-tipo definituak sortarazi ditzakeen egoera berezi horretara jo behar dugu; hau da, berariazko historikotasun-tipoak izanik, aldi berean historikotasun anitzen multzo batekin lotura duten diskurtso eta praktika-tipo definituak sortarazi ditzakeen historiaren egoera berezi horretara jo behar dugu. Hain zuzen ere, arkeologiak, erakunde baten printzipio eratzaileetan oinarrituz, printzipio hauen eratorpen-arbola deskribatzea ahalbidetzen du.
Zerrenda: