Formen matxinada : edo nola iraun ziurgabetasunak erasatean / [Jorge Wagensberg] ; itzultzailea, Juan Garzia Garmendia ; begirale teknikoa, Agustin Arrieta Urtizberea, Julio García Garcí de los Salmones ; hizkuntza-begiralea, Juan Kruz Igerabide]
Liburu hau irakurriz gero, akabo ikusten ohituta zeunden mundua. Ezer ez da berdina izango; ez mundu bizigabea, ez bizidunena, ez zu zeu nahiz gainerako mundu-behatzaileak. Ikuspegia aldatuko zaizu, nahitaez. Eta ikusiari ere eragingo dio horrek, nolabait, ikuslea munduaren parte denez. Wagensbergek erakutsiko dizu -erakutsi, ez irakatsi- forma sinple bakan jakin batzuen konbinazioz egina dela mundua. Hori gutxi ez eta, izadiaren adreiluak diren forma horiek, ez izatearen aurka matxinatuz, nola errealitateratu diren ere azalduko dizu; eboluzioaren teoria, alegia, materia biziaren esparrutik besteetara ere hedatua: biziaren aurretik (materia bizigabea) eta ondotik (materia kultua). Hala, solas eta jolas, materiazko bizi kultuaren ekoizpenak ere izango dira hizpide: sormena; artea, bereziki. Horien guztien atarian, konprenitzea (ulergarritasuna) zer den definituko du egileak, eta teoria-oinarri funtsezkoenak azalduko, estilo bizi-biziz betiere. Formen matxinada osoa da, bestalde, teoria horren praktika zorrotz bezain gozagarria. Horra, bada, metodoa: zientziarena, jakina; uste ez zenuen alderdi askotara ere zabaldua, ordea, oraingoan: fraktal bat bezala, oro kolonizatuz. Bai: mundua ulertzea du xede liburu honek, zuk bezala, eta ezin egotziko diozu huts egin duenik, huts egin dizunik.
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Beste egile batzuk: | ; ; ; ; ; ; ; |
Argitaratua: |
Bilbao
: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua,
L.G. 2007
|
Bilduma: |
ZIO, Zientzia Irakurle Ororentzat (EHU)
; 6 |
Gaia | |
Generoa / Forma |
Monografiak
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Internet
Argitaletxearen webgunea
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 001 WAG for | Eskuragarri Eskatu | 1021042 |