Filosofiarako sarrera bat / Agustin Arrieta Urtizberea
Lan honek filosofiarako sarrera bat eskaini nahi du, eta gaika dago antolaturik, filosofiako esparru eta arazo asko zeharkatuz: balioak, artea, politika, gogamena, pentsamendua, zientzia, hizkuntza, ezagutza, etika... Testua unibertsitateko ikasleei begira dago prestatuta, baina pertsona gazteagoentzat eta helduagoentzat egokia izan daiteke, baita unibertsitate kanpoko jendearentzat ere. Kontua da auzi filosofikoak interesgarritzat hartzea.Filosofia diziplina berezia da, agian orokorregia delako, agian muga zehatzik ez duelako, agian oso kritikoa izan daitekeelako. Ez da diziplina zientifikoa, baina diziplina zientifikoekin harremanetan dago; ez da artea, baina artearekin harremana dauka; ez da politika, baina balio politikoetan (besteak beste, askatasunean, berdintasunean edo justizian) arakatzen du; ez da erlijioa baina erlijioetan nagusi diren gaiak (balioak, zoriontasuna edo bizitzaren zentzua) aztertzen ditu.
Zerrenda: