Zirkua amets / [testua] Joxan Ormazabal ; [irudiak] Iraia Okina
Zirkua amets bidaia bikoitza baten istorioa da: benetako bidaia eta irudimenezko bidaia. Ezinezkoa ere posible den mundura baterako bidaia, eta gero itzulerako bidaia gure mundura. Liburu honek esna amets egiteko aukera ematen du... Pertsonaia nagusiek -amona eta iloba- abentura zoragarri bat hasiko dute, eta neskatoarentzat abentura fantasiazko amets bihurtuko da. Liburuak haurrentzako mundu erakargarrira garamatza: zirkuaren mundu magikora. Amets bat beste amets baten barrenean, eta nahasian aterako dira malabaristak eta pailazoak eta elefanteak lainoz eginak, eta hezur-haragizko ikusleak. Amets betea, une batez amets gaizto ere bihurtuko dena... J. Ormazabalen eta I. Okinaren lanari II. Etxepare Beka eman zitzaion 2008. urtean (Etxepare Beka Nafarroako 23 toki entitatek -udalak eta mankomunitateak- antolatutako sari bat da, Euskararen Nafar Institutuaren laguntzarekin), haurrentzako euskarazko album irudidunak sortzeko proiektu hoberena zelakoan. Epaimahaiak -Manu Lopezek, Elena Odriozolak, Agurtzane Villatek eta Xabier Etxanizek osatua- Zirkua amets liburuaren egitura borobila nabamendu zuen, maisuki heltzen baitio haurraren beldurren gaiari. Estetikaren ikuspuntutik, istorioa eszenatoki minimalistan gertatzen da. Koloreak leunak eta finak dira, ipuinaren ametsezko mundua adierazten dutenak.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Iruñea : Vigo :
Pamiela : Faktoria K de libros,
2009
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura Ipuinak |
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
| Adina / Maila: |
5 urtetik aurrera (urdina) |


