Azala
Liburua Eskuragarri

Lehen poesiak / Gabriel Aresti

Lehen Gabriel Arestiren poesia eskaintzen zaigu orriotan, hamar urteren bitartean (1954-1964) idatzia. Hizkuntza eta erritmo egokien bila saiatzen den Aresti ageri zaigu. "Dance dans la prière" edota "Godalet-dantza" konposizioetan; herri-hizkera eta tematika gori baten atzetik dabilena. "Bizkaitarra" sailekoetan (lehendik ezagunak ziren hiru "bizkaitarrei", beste bi aurkitu-berri gehitu zaizkie oraingoan). Baina poetika sakon eta irudietan aberats baten jabe den idazlea ere aurkituko dugu berton: "Maldan Behera"ren lerroetan pausatuz ohartuko gara poeta bilbotarrak hain denbora laburrean egindako bideaz. Beste poema luze bat, "Zuzenbide Debekatua", lehen aldiz argitaratzen da osorik, jatorrizko testua berreskuratu ondoren. Orotara hogeita sei konposizio, labur zein luze, eta zenbait kasutan orain arte argitaragabeak, bildu dira Gabriel Arestiren Literatur Lan Guztien lehen liburu honetan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aresti, Gabriel (1933-1975)
Egile korporatiboa(k): Bilbo. Udala ; Bizkaia. Foru Aldundia
Argitaratua: [Zarautz] ; [Bilbo] : Susa : Udala : Bizkaiko Foru Aldundia, 1986
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Gabriel Arestiren literatur lanak (Susa) ; 1
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Sinopsia:Lehen Gabriel Arestiren poesia eskaintzen zaigu orriotan, hamar urteren bitartean (1954-1964) idatzia. Hizkuntza eta erritmo egokien bila saiatzen den Aresti ageri zaigu. "Dance dans la prière" edota "Godalet-dantza" konposizioetan; herri-hizkera eta tematika gori baten atzetik dabilena. "Bizkaitarra" sailekoetan (lehendik ezagunak ziren hiru "bizkaitarrei", beste bi aurkitu-berri gehitu zaizkie oraingoan). Baina poetika sakon eta irudietan aberats baten jabe den idazlea ere aurkituko dugu berton: "Maldan Behera"ren lerroetan pausatuz ohartuko gara poeta bilbotarrak hain denbora laburrean egindako bideaz. Beste poema luze bat, "Zuzenbide Debekatua", lehen aldiz argitaratzen da osorik, jatorrizko testua berreskuratu ondoren. Orotara hogeita sei konposizio, labur zein luze, eta zenbait kasutan orain arte argitaragabeak, bildu dira Gabriel Arestiren Literatur Lan Guztien lehen liburu honetan.
Deskribapen fisikoa:327 or. ; 20 cm
ISBN:84-398-5149-6