Azala
Liburua Mailegatua

Flysch pop-up albuma / [testua, irudiak eta paper ingeniaritza] Irene Irureta ; [gidoia, Asier Hilario]

Ba al zenekien haitzek istorioak konta ditzaketela? Liburu honetan iraganera bidaiatuko dugu, denboran oso atzera, eta ezagutuko ditugu leku magiko batek, euskal kostaldeko Geoparkeak, ezkutatzen dituen sekretu guztiak. Hiru dimentsiotan zabaltzen diren pop-up eszenak tarteko, albumak abenturaz, paisaia ederrez eta animalia bitxiz beteriko lur hauetan bizi den biodibertsitate ikaragarria ezagutzera gonbidatzen zaitu! Euskal Kostaldeko Geoparkea interes geologiko handiko lurraldea da, Deba, Mutriku eta Zumaia udalerriak bere baitan hartzen dituena. Eremu hau oso aberatsa da formazio geologiko paregabeetan, paisaia ikusgarrietan, biodibertsitate handian eta tokiko kultura eta tradizioetan. Geoparkea UNESCO Munduko Geoparkeen Sarearen parte da eta leku ezin hobea da Lurraren historiari buruz ikasteko, naturaz gozatzeko eta aire zabaleko jarduerak egiteko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Irureta, Irene
Egilea(k): Hilario, Asier
Argitaratua: Berriozar : Denonartean, L.G. 2025
Gaia:
Generoa / Forma: Erreferentzia-materialak
Pop-up liburuak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus Geoparkearen webgunea
Adina / Maila: 8 urtetik aurrera (gorria)

Antzeko izenburuak