Azala
Liburua Eskuragarri

Geologiaren oinarriak / [egileak] Nagore Insausti Irastorza, Miren Isasa Gabilondo

Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak plazaratzen duen Geologiaren oinarriak liburu hau geologiaren irakaskuntzan emandako zenbait urteren emaitza da. Gure helburua izan da ingeniaritza zibileko, ingurumen-zientzietako eta oinarrizko zientzietako ikasleentzat nahiz geologian interesa izan dezakeen edonorentzat euskarazko liburu ulerterraz eta osatua sortzea. Liburuan bildu ditugu geologiaren oinarrizko kontzeptuak, eta horretarako hizkera zuzena erabili dugu, eta, behar izan denean, iruzkin argiak erantsi ditugu. Gainera, gure ingurune geografikoaren adibideak eta irudiak sartzen saiatu gara, ulermena hobetzeko asmoz. Geologiaren aplikazio tradizional ezagunenak baliabide naturalen ikerketa eta ustiapena izan dira: petrolioa, mineralen meategiak eta lurpeko urak. Dena den, gaur egun, horiei gehitu behar zaie geologiak ingeniaritza-obren planteamenduan, diseinuan eta eraikuntzan duen garrantzia. Izan ere, obra zibilei (errepideak, tunelak, urtegiak...) lotutako arazo asko saihestu daitezke oinarri geologikoaren ezagutza sendoarekin. Bestalde, funtsezkoa da bizi garen ingurune fisikoaren ezaugarriak ezagutzea natura-baliabideak eta ingurumena kontserbatzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Insausti Irastorza, Nagore
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Isasa Gabilondo, Miren
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2024
Bilduma: Unibertsitateko eskuliburuak (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 55 INS geo Eskuragarri  Maileguan eskatu EK24050080