Azala
Liburua Eskuragarri

Lakioa / Josu Goikoetxea

Amaginarrebaren etxean katakume jaioberriak akabatzera behartzen duten gizonaren paraderoa, parranda-gauaren osteko goizean lagun zahar-berri baten konpainian esnatuko den emakumearen harridura, guraso hilen baserrira itzultzen den droga-saltzailearen ibilerak, enpresako buruzagitza hartzera deitua den gazte arrakastatsuaren larriminak... Gai eta giro ugaritako bederatzi kontakizun bildu ditu Josu Goikoetxeak bere lehenengo narratiba-liburu honetan, Joseba Jaka bekaren laguntzaz. Estilo zein teknika desberdinak erabiliz eta ipuin bakoitzari dagokion tonu nahiz hizkera doia hautatuz, giza izaeraren misterio igarrezinak, gizarteko geruza askotarikoak eta harremanen korapilo zenbatezinak jartzen ditu agerian egileak ipuin sakon bezain eder hauetan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Goikoetxea, Josu
Argitaratua: Aduna : Elkar, L.G. 2025
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 436
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Antzeko izenburuak