Euskal pentsamenduaren garabideak / Haritz Azurmendi Arrua, Alba Garmendia Castaños, Jon Mentxakatorre Odriozola (argtz.) ; [artikuluen egileak] Alaitz Aizpuru Joaristi ... [et al.] ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]
Liburu honen jatorrian UEUren Filosofia Sailaren bi egitasmo jakin daude. 2023ko uztailean, UEUren Udako Ikastaroen barnean egin zen «Filosofo Euskaldunen I. Bilkura»-tik eta Sailak urte horretan zehar antolatutako «Euskal pentsalariak Bigarren Hezkuntzako curriculum berrian» hitzaldi-ziklotik osatu dugu liburuaren muina. Helburuak ere egitasmo horietan antzeman daitezkeenak dira, gutxi-asko: euskaraz eta Euskal Herritik jardu(te)n duten pentsalarien lanak elkarrizketan, zirkulazioan jartzea bateko; pentsatutako hori, gurean jorratu diren auziak eta horiei erantzuteko saiakerak transmititzea besteko. Horretarako lan-tresna bat izan nahi du liburuak. Etorkizuneko pentsalariak hutsetik sortzen ez direla jakitun, eskura jarri nahi ditu erreferentziak, pentsagaiak, loturak eta elkarrizketak; pentsatzen dugulako horiek ezagutuz, eztabaidatuz eta aberastuz etorriko direla garabiderik interesgarrienak. Horretarako, datozen kapituluetan irakurleak aukera izango du Euskal Herriko zenbait pentsalariren lana ezagutzeko edo horietan sakontzeko.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; |
Argitaratua: |
Bilbo :
Udako Euskal Unibertsitatea,
L.G. 2024
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea (UEU) Ikus aurkibidea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 1 eus | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK25010001 |