Dena eskaini nizun / Alberto Ladron Arana
Laura Merinok, bere senarraren tratu txarretatik libratu eta sabelean isilpean daraman umekia babestearren, ihes egitea erabakitzen du, lankide baten laguntzaz, inork deskubrituko ez dituen bazter ezkutu batera. Handik urteetara, baina, Lauraren ahizpa Itziarrek Vazquez eta Asiain detektibeen agentziara joko du, aspaldiko desagertze hura iker dezaten, arrasto berriren bat agertu dela eta. Bere ohiko polizi nobelen aldean, beldurrezko eta misteriozko eleberrien elementuak elkartu ditu oraingoan Alberto Ladron Aranak, terrore psikologikoaren izua eta thrillerraren kilika konbinatuz; horrez gain, betikoak ditu geldialdirik gabeko erritmo bizia, une batez ere gutxitzen ez den jakin-mina eta irakurlea ustekabean harrapatuko duten sorpresa bat edo beste.
| Egile nagusia: | Ladron Arana, Alberto |
|---|---|
| Argitaratua: |
Aduna :
Elkar,
L.G. 2024
|
| Bilduma: |
Ateko bandan (Elkar)
; 64 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Antzeko izenburuak
-
Mendekuaren hazia / Alberto Ladron Arana
nork: Ladron Arana, Alberto
Argitaratua: (2021) -
Arotzaren eskuak / Alberto Ladron Arana
nork: Ladron Arana, Alberto
Argitaratua: (2007) -
Piztiaren begiak / Alberto Ladron Arana
nork: Ladron Arana, Alberto
Argitaratua: (2013) -
Xake mate / Alberto Ladron Arana
nork: Ladron Arana, Alberto
Argitaratua: (2002) -
Harrian mezua / Alberto Ladron Arana
nork: Ladron Arana, Alberto
Argitaratua: (2014)


