Azala
Liburua Mailegatua

Dena zulo bera zen / Eider Rodriguez ; [azala eta marrazkiak, Arrate Rodriguez]

Sute arrisku handieneko urte-sasoia da kanikula, uda-mina, eta hark ematen dio izena liburu honetako sei istorioetan lehenari. "Nor zara?", galdetzen dio pertsonaietako batek besteari. "Ur asko eta beste elementu batzuk, zu bezala", erantzuten dio. Zerua argi egon arren, arnasa hartzea hain erraza ez den paisaia bat hedatzen da liburu honetan. Edertasunaren eta heriotzaren igurtzi amaigabean, bakea ez, egia aitzurtu nahia da protagonista. Laguntasuna eta sentsualtasuna ageri dira, olatu artifizialak eta uharteak, doluen aurreko doluak, zorion moderatua, esku batzuek egin dezaketena baina sekula egingo ez dutena. Inoiz baino gorputzago sentitzen den jendea -hortzak, hazia, hezurrak-, eta, tarteka, inoiz baino hondakinago, zakarrak eta ametsak, biak, eguzkitara ateraz. Hendaian, Irunen, Hondarribian, Bordelen, Donostian, Koh Phanganen, Errenterian; elkar besarkatuta kabitzeko moduko zulo txiki batekin aski zatekeen. Gauza guztien azken aldi bat -eta ondorioz lehena- Eider Rodriguezen bosgarren ipuin liburuan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Rodríguez, Eider
Egilea(k): Rodríguez, Arrate
Argitaratua: Zarautz [etab.] : Susa, L.G. 2025
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 157
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Ikus liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ROD den Mailegatua  Maileguan eskatu IRALE25100040
Narratiba (Helduentzat) N ROD den Mailegatua  Maileguan eskatu EK25100039