Bihotz-museo bat / Leire Vargas
Dena ametsa den irudipena poema-bildumarekin estreinatu zen Leire Vargas poeta durangarra euskal letren plazan. 2021eko Irun Hiria poesia-saria eskuratu zuen liburu hark, eta oihartzun nabarmena lortu irakurle eta kritikarien artean. Hiru urte pasata, bigarren poema-sorta batekin dator: Bihotz-museo bat, eta esan liteke nabari dela igarotako denbora: helduagoa egin da idazkera eta umoagoa idazlearen begirada ere, bizi izandakoaren haztak ematen duen sendotasuna berekin balu bezala. Bizi-gogoa eta esperientzia berrien kilika presente daude poemotan, baina baita harremanetan suertatzen diren urruntzeak eta zauriak ere, arrazoiaren eta emozioen arteko talka eta oreka joko neurritsu batean.
Zerrenda:
| Egile nagusia: | Vargas, Leire |
|---|---|
| Argitaratua: |
Aduna :
Elkar,
L.G. 2024
|
| Bilduma: |
Poesia (Elkar)
; 55 |
| Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura |
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Antzeko izenburuak
-
Dena ametsa den irudipena / Leire Vargas
nork: Vargas, Leire
Argitaratua: (2021) -
Museo bilduma / Harkaitz Cano ; [marrazkiak] Iñaki Holgado
nork: Cano, Harkaitz
Argitaratua: (2016) -
Bi bihotz, hilobi bat / Ramon Saizarbitoria
nork: Saizarbitoria, Ramon
Argitaratua: (2012) -
Bihotz handiegia / Eider Rodriguez
nork: Rodríguez, Eider
Argitaratua: (2017) -
Bihotz-bihotzetik! / Émile Jadoul
nork: Jadoul, Émile
Argitaratua: (2012)


