Bihotz-museo bat / Leire Vargas
Dena ametsa den irudipena poema-bildumarekin estreinatu zen Leire Vargas poeta durangarra euskal letren plazan. 2021eko Irun Hiria poesia-saria eskuratu zuen liburu hark, eta oihartzun nabarmena lortu irakurle eta kritikarien artean. Hiru urte pasata, bigarren poema-sorta batekin dator: Bihotz-museo bat, eta esan liteke nabari dela igarotako denbora: helduagoa egin da idazkera eta umoagoa idazlearen begirada ere, bizi izandakoaren haztak ematen duen sendotasuna berekin balu bezala. Bizi-gogoa eta esperientzia berrien kilika presente daude poemotan, baina baita harremanetan suertatzen diren urruntzeak eta zauriak ere, arrazoiaren eta emozioen arteko talka eta oreka joko neurritsu batean.
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Aduna :
Elkar,
L.G. 2024
|
Bilduma: |
Poesia (Elkar)
; 55 |
Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P VAR bih | Eskuragarri Maileguan eskatu | IRALE24090129 |
Poesia (Helduentzat) | P VAR bih | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK24090124 |