Gizon barregarriak / Joxean Agirre
Jubilatu ondoren aspertzen hasita dauden komando ohi bateko kideak atraku bat eta bahiketa bat antzeztera jolastuko dira, berrogei urte lehenagoko ekintzak gogoratzeko, batetik, eta garai hartan atzetik izan zituzten lehen promozioko ertzainekin sagardotegian apustu bat egin dutelako ere bai. Politika, umorea eta erotismoa nahasten dituen koktel gisa funtzionatzen duen nobelak hainbat adar ditu: zahartzaroaren eta maskulinotasunaren gaineko gogoetak, garai bateko ideal eta helburuen zimeltzea, baita gaztetasunaren gorazarrea ere, gizon barregarriek adinako protagonismoa baitu Maria Mendizabal Antropologiako ikasle gazte eta distiratsuak, zeina uniformedunen usainei buruzko doktore-tesia egiten ari den. Idazkera bihurri ederra eta tramaren katramila ustekabekoak elkartzen ditu Agirrek literaturaren ospatze gisa gozatzen den nobela harrigarri, dotore bezain ironiko honetan.
| Egile nagusia: | Agirre, Joxean |
|---|---|
| Argitaratua: |
Aduna :
Elkar,
L.G. 2024
|
| Bilduma: |
Literatura (Elkar)
; 418 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Antzeko izenburuak
-
Gizon bat bilutsik pasiloan barrena / Joxean Agirre ; [hitzaurrea, Ramon Saizarbitoria]
nork: Agirre, Joxean
Argitaratua: (1991) -
Eskeleto barregarriak / [testua eta irudiak] Janet eta Allan Ahlberg ; [Itzulpena, Manu López Gaseni]
nork: Ahlberg, Janet (1944-1994)
Argitaratua: (2021) -
Solteroen dantzalekuak / Joxean Agirre
nork: Agirre, Joxean
Argitaratua: (2022) -
Goldsmithen ikaslea / Joxean Agirre
nork: Agirre, Joxean
Argitaratua: (2017) -
Gizajoen katalogoa / Joxean Agirre
nork: Agirre, Joxean
Argitaratua: (2016)


