Azala
Liburua Eskuragarri

Eleuterio Tapia : bera zen festa / Joxean Agirre Odriozola

Trikitilariei eskainitako neure podium partikularrean Elgeta zegoen lehen postuan eta, oso gutxi ezagutzen nuen arren, Eleuterio Tapiak okupatzen zuen bigarren lekua, trikitia eta herri kirolak aldi berean uztartu zituelako. Bi arlo berezi izango zirela pentsatzen nuen, baina gerturatzen hasi orduko ohartu ginen soinua, dantza, indarra, sasoia eta apustuak... dena nahasian zeudela, mundu bakar bat osatzen zutela. Eleuterio Tapiak bete-betean bizi izan zuen mendiko erromerien garaia, baina irratiak eta txalpelketak etorri eta soinu txikia kultura molde modernoetan sartzen hasi zenean, egoera berrira egokitzen jakin zuen eta, ez hori bakarrik, zenbait arlotan aitzindari izaten asmatu zuen, irakaskuntzan esate baterako, bera izan baitzen Elgetaren ondotik ikasleei erakusten hasi zena, etxean jendea hartuz lehenik eta Usurbilen lokala zabalduz ondoren. Zertzelada jakingarri horien gainetik, ordea, bere izaera, inguruan festa jartzeko zuen dohaina, bizitza apustu gisa ikusteko zuen joera eta beste hainbat ezaugarrik egiten dute erakargarri, egiten dute handi Eleuterio Tapia, bere azken urteetako gertakari makurrak ahaztu gabe, Intxaurrondo kuartelean basati torturatu baitzuten, epailearen aurrera joan eta libre gelditzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Agirre, Joxean
Erakunde egilea: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
Argitaratua: Zarautz : Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2018
Bilduma: Soinuaren liburutegia (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea) ; 14
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 929Tapia AGI ber Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19050135