Azala
Liburua Eskuragarri

Zinema festa bat da : enkontru ezinezko bat Zinemaldiaren 70. urteurrenean / Katixa Agirre ; ilustrazioak, Irantzu Piquero

Donostia Zinemaldiaren laguntzarekin Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak euskaraz argitaratu dute Nosferatu Bildumaren X. zenbakia. Zinema festa bat da. Enkontru ezinezko bat Zinemaldiaren 70. Urteurrenean izenpean, "premisa original eta dibertigarri batetik" abiatutako istoroa proposatu du Katixa Agirre idazleak bertan: Miramar jauregiak festa berezi bat hartuko du Donostia Zinemaldiaren 70 urteak ospatzeko, eta hantxe bilduko dira komunean bi ezaugarri dituzten gonbidatu berezi samarrak: Donostia Saria jaso izan dute inoiz eta hilda daude egun. Irantzu Piquerorenak dira liburuaren azala eta kontrazala, eta kontakizun fresko bezain dibertigarria da emaitza: "Lauren Bacall inoiz baino eleganteagoa agertuko da, Gregory Peckek lanak izango ditu egoera ulertzen, Max von Sydow dantza egitera etorri da, Agnès Varda dokumental bat egiten saiatuko da eta, nola ez, Bette Davisek anfitrioi lanak hartuko ditu bere gain". "Gaua sorpresez, ika-mikez, mozkorraldiz eta oroitzapenez beteko da. Azkenean denak ados jarriko dira: zinema festa bat da, eta ospatu beharra dago", azpimarratu du egileak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Agirre, Katixa
Egilea(k): Piquero, Irantzu
Argitaratua: Donostia : Donostiakultura.eus, Euskadiko Filmategia, L.G. 2022
Bilduma: Nosferatu ; X
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura

Antzeko izenburuak