Azala
Liburua Eskuragarri

Ez da kaxa bat, hiri bat da / [testua eta irudiak] Antoinette Portis ; [itzulpena, Eva Linazasoro]

Untxi ttikiak kartoizko hiri bat eraiki nahi du. Kaxa bat bestearen gainean jarri eta uste du ez duela beste inoren beharrik: ez jirafa garaiarena, ez inurri ttiki eta indartsuena ez eta kameleoi margolari bikainarena ere. Baina, zer da kartoizko hiri bat lagunik gabe? «Ez da kaxa bat» arrakastatsua bezain sinpleki idatzia eta ilustratua da. Lan honetako Antoinette Portisen irudiak, eskuz margotutako figurez eta tamaina ezberdinetako kaxa birziklatuez osatuak, xehetasunez beterik daude: ezinezko orekan dauden eraikinak, pintura kuboak daramatzaten inurri ilarak, kolore biziz margoturiko kartoiak, moztu eta elkarren artean itsatsi ondoren hiri dibertigarri bat osatzen dutenak… Azkenean, «nire hiria» «gure hiria» bilakatuko da, bertako biztanle eraikitzaile guztiak leihoetan agur esanez ageri zaizkigularik. Album honek, gaur egungo jostailu elektroniko sofistikatuen aurrean, haurren sormena eta kartoizko kaxa arruntek eskeintzen duten jolaserako aukera amaigabea balioesten ditu. Istorio honek adiskidetasuna, solidaritatea eta sormenezko taldelana goraipatzen ditu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Portis, Antoinette
Egilea(k): Linazasoro, Eva
Argitaratua: Iruñea : Pamiela, 2025
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Amets egiteko liburuak (Pamiela eta Kalandraka)
Gaia:
Generoa / Forma: Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Ipuinak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 3 urtetik aurrera (urdina)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI POR ezd Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25050127