Metodo soziologikoaren arauak / Emile Durkheim ; [itzulpenaren arduraduna, Andoni Sarriegi Eskisabel]
"Metodo soziologikoaren arauak" obrak soziologiaren hiru ikuspegiak garatzen ditu: teoria soziologikoa, metodologia eta ikerkuntza enpirikoa. Liburu honen ardatza gizarte-gertakaria zer den identifikatzea da, zeren horren gain Durkheim-en obra osoa eraikitzen baita. Definizio hori argituz gero gizarte-gertakariak hautemateko arauak eman eta normal eta patologikoa alderatzeko kriterioak argitzen saiatzen da. Durkheim-ek ikerkuntza enpirikotik eredu metodologikoak erakartzea nahi ditu eta horretarako, gizarte-tipologiak ikertuz, gizarte-gertakarien kausak teorizatzen ditu. Liburu honen argitalpenarekin (eta Klasikoak "Hezkuntza eta Soziologia" argitaratu berri duenarekin) euskal kulturak, soziologiari dagokionez, hizkuntza modernoen artean jadanik kokaturik dagoela esan daiteke, beldurrik gabe.
Zerrenda: