Azala
Bideoa Eskuragarri

Gizakia eta sua [Bideoa] / Benito KMK

Benito KMK Youtube kanalean Historia eta Geografiako irakasgaien inguruko bideoak aurkitu ditzakegu. Bideo hauetan Beñatek gutxitan hitz egiten du. Hau da, ez ditu audio azalpen asko ematen. Horren ordez azalpen gehienak testuen bidez txertatzen ditu. Edukiak interesgarriak izatea lortzen du, beraz hemen eskuragai izango dituzu. Bideo honetan, "gizakia eta sua" gaia eskaintzen digu. Galdera sorta hauei erantzuten die Beñatek: 1. Zein arotakoak dira suaren erabileraren aztarna zaharrenak? 2. Zein izan zen suaren potentzialaz jabetu zen gure lehen arbasoa? Zer suposatu zuen horrek gizadiaren eboluzio prozesuan? 3. Zertarako erabili zuten gure arbasoek sua hasieran? Zein izan zen horren ondorio zuzena? 4. Non egin zen aurkikuntza berri hau? Nora eta nola hedatu zen? 5. Zein eratara aldatu zuen suak gizakiak naturarekin zuen erlazioa? 6. Ordutik aurrera, zertarako erabili dugu sua gizakiok? 7. Zer esan nahi dut "follow the duda Minkistinkis" esaldiarekin?

Zerrenda:
Argitaratua: [S.l.] : Benito KMK, 2019
Bilduma: Benito KMK (Youtube kanala)
Hezkuntza-etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Ikasgaia: Geografia eta Historia
Gaia:
Generoa / Forma: Bideo didaktikoak
Baliabide digitalak
Ikasmaterial osagarriak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus youtube kanala
Adina / Maila: DBH