Azala
Liburua Eskuragarri

Hamazazpigarrenean aidanez 2 / Edorta Jimenez... [et al.]

Euskal Herrian Kulturaren arloko egitura nazional baten faltan gaudela jakitun, "Geuretik sortuak" izeneko proiektua sortu zuen Udalbiltzak. Hamasei idazlek egindako obrak bi liburutan bildu dituzte, 'Hamazazpigarrenean aidanez' izenburupean, Anjel Lertxundik idatzi zuen 'Hamaseigarrenean aidanez' obrari erreferentzia eginez, «hamasei lanek hamazazpigarren bat osatzen dutelako». Bertan aniztasuna da nagusi, formari dagokionez, esaterako, narrazioa, komikia, ipuin ilustratua eta poesia elkartzen dira. Euskal Herria kontatu. Ahots anitzek kontatu. Batak besteari kontatu. Tokian tokiko iragana, oraina eta etorkizuna irudikatu. Imaginario berri bat sortu, euskaldunok euskaldunontzat. Geuretik sortutako memoria eta historia. Hamasei idazlek, hamasei herritan bizitakotik, hamasei kontakizun ezberdin asmatu dituzte. Denek batera, hamazazpigarren bat osatzen dute. Gure herria kontatzeko ahalegin kolektibo bat, agidanez.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Udalbiltza
Egilea(k): Jimenez, Edorta ; Lauzirika, Danel ; Mattin ; Olaizola, Nefer ; Perez, Maitane ; Robles Vitas, Sarai ; Rodríguez, Fito ; Zubeldia, Nahia
Argitaratua: [S.l.] : Dijitalidadea, L.G. 2022
Bilduma: Geuretik sortuak (Udalbiltza) ; 2
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura

Antzeko izenburuak