Robert Capa / egilea Edorta Jimenez
Endre Ernö Friedmann, Robert Capa goitizenaz ezagunagoa, argazki-kazetaritzaren gurasoetako bat izan zen, eta bere garaian “munduko argazkilaririk onena” izendatu zuten. Hungarian jaioa 1913an eta Alemanian ikasia, handik Frantziara joko zuen, eta naziengandik ihesi berriz ere Ameriketara. Ez zen toki batean gelditzeko gizona, ordea, erreportajeak egiten ibili baitzen batetik bestera (gerra-lekuetan batez ere), eta egonean zegoenean ez baitzuen atarramentu onik izaten. Euskal Herrian ere ibili zen, Uzkudun boxeolaria erretratatzen estreinakoz, Iparraldean ere bai zenbait aldiz, baina argazki esanguratsuenak 1937an egin zituen, Bilbo faxisten bonbapean zegoen garaian. Fronteko borroka ere jaso zuen beste gudaleku batzuetan, hala nola “Milizianoaren Heriotza”, Espainiako Gerra Zibileko argazkirik ospetsuena. Beste gerra askotan ere ibili zen Capa : Txinan, Ipar Arikan, Italian, Normandiako lehorreratzean… hil ere halako gaztazka batean hil zen, 1954an, Indotxinan tropa frantsesekin zihoala. XX. mendeko gertakari garrantzitsuenen kronika osatzen dute Caparen bizitzak eta lanak, baina, horrez gain, argazkilariaren alderdi bizizalea eta bere harremanak ere jaso ditu Edorta Jimenezek biografia labur baina ondo jantzi honetan.
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Donostia :
Elkar,
L.G. 2005
|
Bilduma: |
Biografiak (Elkar)
; 18 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
Biografiak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | BIOGRAFIA JIM rob | Eskuragarri Maileguan eskatu | IRALE17050887 |
Monografia | 929 JIM rob | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1018255 |