Ipuin izugarriak / aukera eta sarrera, Xabier Mendiguren Elizegi ; [Begoña Bilbao ... et al.]
Joan den hamarkadan kaleratu ziren ipuin onenetakoen antologia honek bere baitan biltzen du, nolabait ere, XX. mende osoa: nekazari eta arrantzale giroko Euskal Herrian hasi, gerra garaiko eta gerraosteko estualdietatik pasatu, gaur egungo gatazkak kontatu, eta geroaldi zehaztugabe bateko larritasunarekin amaitu. Era berean, literatura-modu desberdinen panorama eder bat eskaintzen digu, kontakizun tradizionaletik elkarrizketa gisa eraikitako istorioraino, fantasiatik errealismorako joan-etorriko bidaian. Bilbao, Zamakola, Txikilu, Fernandez, Morales, Gabiria eta Canok idatzitako ipuinok testu biribilak dira batetik, irakurleari atsegin bete eta gustagarria emango diotenak; bestetik, baina, zeinek bere gai eta ikuspegiarekin, hunkipen bat sortzeko gaitasun arraro hori daukate: gupida, beldurra, artegatasuna... Horregatik dira egiazki ipuin izugarriak: maisutasun teknikoaren dirdirari bihotz barreneko dardara eransten diotelako.
| Egilea(k): | Mendiguren Elizegi, Xabier ; Bilbao, Begoña (1932-2005) ; Zamakola, Zorion ; Txiliku ; Fernandez, Luis ; Morales, Ana Isabel ; Gabiria, Julen ; Cano, Harkaitz |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia :
Elkar,
L.G. 2004
|
| Bilduma: |
Literatura (Elkar)
; 244 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Antzeko izenburuak
-
Izugarriak / Joxe Arratibel ; Miel A. Elustondoren edizioa ; [azala eta irudiak, Jon Zabaleta]
nork: Arratibel, Joxe (1923-2011)
Argitaratua: (2008) -
Ipuin bakarrak / aukera eta sarrerak, Xabier Mendiguren
Argitaratua: (1994) -
16 ipuin amodiozko / Xabier Mendiguren Elizegi
nork: Mendiguren Elizegi, Xabier
Argitaratua: (2002) -
Thailandiako noodle izugarriak / Javi Cillero ; ilustrazioak, Antton Olariaga
nork: Cillero, Javier
Argitaratua: (2011) -
Opor izugarriak : oporretako koadernoak [Lehen Hezkuntza] / egilea, Juan Antonio Román González; ipuinaren egilea, Rosa Huertas; [itzulpena, Rosetta Testu Zerbitzuak]
nork: Román González, Juan Antonio
Argitaratua: (2018)


