Azala
Bideoa Eskuragarri

Zientzialari (Gorka Orive) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : intsulina seguruagoak eta eraginkorragoak sortzen ari dira / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: diabetesa gaixotasun metaboliko kroniko bat da. Gaitz hau pairatzen duten gaixoek intsulinaren jariaketan gabeziak jasaten dituzte eta, horren ondorioz, odoleko glukosa maila ohi baino altuagoa izaten dute. Aski ezagunak dira eskasi horri aurre egiteko eriek periodikoki beren buruari ematen dizkieten intsulina injekzioak. Nola eragiten du ordea diabetesak gorputzeko beste ataletan? Zein diabetes mota daude? Zeintzuk dira sintomarik agerikoenak?Diabetesaren inguruan gehiago jakiteko Gorka Orive UPV/EHUko Farmazia eta Farmazia-teknologia irakaslearekin izan gara. Bere esanetan, zientzialariak eta industria farmazeutikoa gaixoen bizitza kalitatea hobetuko duten medikamentuak ikertzen ari dira, hala nola, intsulina etengabe jariatuko luketen injekzio bakarreko tratamenduak.

Zerrenda:
Erakunde egilea: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
Egilea(k): Orive, Gorka
Argitaratua: [S.l.] : UPV/EHU, 2021
Bilduma: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 78
Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 78
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21100139