Azala
Bideoa Eskuragarri

Zientzialari (Olatz Pampliega) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : zilio primarioekin gaitzen oinarriak ezagutu ditzakegu / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: zilio primarioa gorputzeko ia zelula mota guztietan dagoen "antena" itxura duen organulua da. Zelularen mintz plasmatikoan kokatuta dago eta zelulaz kanpoko espaziora ateratzen da. Prozesu horretan, zilioak kanpoko seinaleak sentitu eta zelula barnera pasatzen ditu, hainbat prozesu aktibatuz. Duela urte batzuk, Olatz Pampliegak, Achucarro Basque Center for Neuroscience eta UPV/EHUko Neurozientzia Saileko Ramón y Cajal ikertzaileak, zilio primarioak autofagia prozesua (zelula barneko birziklatze sistema) aktibatzeko gai zirela frogatu zuen. Ikerketa lerro horretan oinarrituta, gaur egun astrozito eta neuronetan zilioak modulatutako autofagiarik dagoen aztertzen du bere taldeak. Baita zer nolako baldintzetan gertatzen den prozesu hau ere. Olatzekin lotu gara ikerketa honi eta bere erronka nagusiei buruz gehiago jakiteko.

Zerrenda:
Erakunde egilea: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
Egilea(k): Pampliega, Olatz
Argitaratua: [S.l.] : UPV/EHU, 2021
Bilduma: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 136
Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 136
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21100035