Azala
Bideoa Eskuragarri

Zientzialari (Ainhoa Plaza Zabala) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : Glia zelulak ezinbestekoak dira garunaren funtzionamendurako / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: neurona bakoitzeko hamar glia zelula daudela kalkulatzen da. Zelula mota hauek ezinbestekoak dira neuronen eta giza garunaren funtzionamendu egokirako. Izan ere, neuronak ezingo lirateke bizi glia zelulek ematen dizkieten baliabiderik gabe.Azken hamarkadetan egindako ikerketek glia zelulak neuronen euskarri fisiko bat baino gehiago direla aditzera eman dute. Neuronekin batera garuna osatzen duten zelula hauek propietate eta funtzio bereizgarriak dituzte.Besteak beste, glia zelulek neuronen ingurumenaren konposizioa kontrolatzen dute, baliabide energetikoak ematen dizkiete neuronei eta azken hauen arteko komunikazioa kontrolatzen dute.Baina, zein motatako glia zelulak daude eta zein da bakoitzaren funtzioa? Zein ondorio ekar ditzake glia zelulen funtzionamendu txarrak? Galdera hauei erantzun bat emateko Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroan ikertzailea den Ainhoa Plaza-Zabalarekin izan gara.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Kultura Zientifikoko Katedra
Egilea(k): Plaza Zabala, Ainhoa
Argitaratua: [S.l.] : UPV/EHU, 2021
Bilduma: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 88
Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 88
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21100123