Zientzialari (Edorta Santos) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : terapia zelularrak estrategia terapeutiko berriak garatu ditzake / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)
"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: Terapia zelularrean zelulak erabiltzen dira osagai aktibo gisa eta medikamentu arruntek dituzten mugetatik haratago joatea ahalbidetzen du estrategia terapeutiko berriak garatuz. Medikuntzaren arloan aplikagarritasuna izan dezake gaixotasun kroniko, neurodegeneratibo zein inmunogenikoetan.Honen harira, zelula amek zeresan handia dute terapia zelularrean, ez bakarrik eraldatzeko duten gaitasunagatik, baizik eta, gorputzean dauden beste zelulen jokaera aldatzeko duten gaitasunagatik. Esaterako, hanturazko osagai bat duten patologietan, gaixotasuna behin desagertuta, beste zelulei kaltetutako ehun edo organoak berreraikitzeko momentua dela ulerrarazten diote sistema immuneari.Terapia zelularren nondik-norakoez, ikertzen dabilen zelula ametan oinarritutako hesteetako hanturazko gaixotasunaren tratamendurako sistema terapeutiko berrien garapenaz eta alor honetan etorkizun hurbileko erronkez jakiteko, Edorta Santos Farmazia Fakultateko ikertzailearekin bildu gara.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
[S.l.] :
UPV/EHU,
2021
|
Bilduma: |
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala)
; 158 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 158 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak Bideo didaktikoak |
Loturak: |
Ikus bideoa Ikus YouTube kanala |