Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Larria, Kutsakorra eta Mendebaldekoa [Interneteko baliabidea] / Patxo Telleria

Botikak egiten dituen enpresa pribatu bateko ikerlari pribatuek aurreikuspen pribatua egin dute: lehenago ala geroago gripe suntsigarri bat sortuko da, era natural batez. Natura krudela da gero!! Laborategiek gaitz berri horren kontrako sendabidea aurkitzerako, milioika pertsona hilko lirateke. Katastrofe hori ekiditeko nahitaezkoa da naturari aurre hartu eta gripe hura laborategian sortzea, sendabidea ahalik eta azkarren lortzeko. Horrela enpresa pribatu horrek milioika bizitza salbatu... eta bide batez etekin itzela aterako du.Botikak egiten dituen enpresa pribatu horrek beste aurreikuspen pribatu bat ere egin du: baliteke gripe suntsigarri hura era natural batez ez sortzea. Natura kapritxosoa da gero! Alferrikakoa litzateke kasu horretan ikerketetan egindako inbertsio pribatua? Inola ere ez. Laborategi pribatu honek diru pribatua inbertitzen duenean... badaki zertan dabilen. Ikerketa azkeneko fasean dago jada. Gaitz berriak eta bere sendabideak nola funtzionatzen duten ikusteko, ezinbestekoa da pertsonekin esperimentu froga pribatuak egitea. Eta horretarako aurkeztu dira gure hiru heroiak... 500 euroren truke. Gaixoak osatzen badira, esperimentua arrakastatsua izango da, zalantzarik gabe. Eta sendatzen ez badira... ...arrakastatsua ere bai. Baina jakina, arrakasta pribatua izango da

Zerrenda:
Egile nagusia: Telleria, Patxo
Argitaratua: 2017
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Antzerkia
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Sinopsia:Botikak egiten dituen enpresa pribatu bateko ikerlari pribatuek aurreikuspen pribatua egin dute: lehenago ala geroago gripe suntsigarri bat sortuko da, era natural batez. Natura krudela da gero!! Laborategiek gaitz berri horren kontrako sendabidea aurkitzerako, milioika pertsona hilko lirateke. Katastrofe hori ekiditeko nahitaezkoa da naturari aurre hartu eta gripe hura laborategian sortzea, sendabidea ahalik eta azkarren lortzeko. Horrela enpresa pribatu horrek milioika bizitza salbatu... eta bide batez etekin itzela aterako du.Botikak egiten dituen enpresa pribatu horrek beste aurreikuspen pribatu bat ere egin du: baliteke gripe suntsigarri hura era natural batez ez sortzea. Natura kapritxosoa da gero! Alferrikakoa litzateke kasu horretan ikerketetan egindako inbertsio pribatua? Inola ere ez. Laborategi pribatu honek diru pribatua inbertitzen duenean... badaki zertan dabilen. Ikerketa azkeneko fasean dago jada. Gaitz berriak eta bere sendabideak nola funtzionatzen duten ikusteko, ezinbestekoa da pertsonekin esperimentu froga pribatuak egitea. Eta horretarako aurkeztu dira gure hiru heroiak... 500 euroren truke. Gaixoak osatzen badira, esperimentua arrakastatsua izango da, zalantzarik gabe. Eta sendatzen ez badira... ...arrakastatsua ere bai. Baina jakina, arrakasta pribatua izango da
Deskribapen fisikoa:17 or. ; PDF artxiboa