Koiteretzia : [eleberri dialogikoa] / Iñaki Segurola
Beharbada asea zaude grafiko, zenbaki, bilakaera, intzidentzia, olatu eta txosten epidemiologikoekin. Edo betexea zaude iritzi eta jarrera gogortuekin: jardun ofizialista gogorrarekin bezalaxe, kontrajardun ernegazionista merkearekin. Zeren, agian, zuk zalantzak dauzkazu, eta jarrera aldakorrak. Beharbada aditu nahi zenuke jende ezezaguna hizketan beren bizitza ezezagunetan, ea zer dioten, «bizitzatik», 2020ko martxoko bizi-etenaz geroztikako mundu honetan; gure bizitzetako sasoi xelebre eta ustekabekoena gertatu den honetan. Eta beharbada zure belarri euskalduna aspertua dago covid, sars eta holako aldrebeskeriak aditzen, eta agian zure belarrian eta aho-mihietan kobitemeretzia, esanaren esanez, KOITERETZIA bihurtua dagoke. Giro errealean garatzen den fikzioa duzu eleberri hau, elkarrizketa hutsez emana, kronikaren eta saiakeraren uretatik edaten duena garai historiko baten eleberria eraikitzeko. Ahozkotasuna, ideia konplexuen bidelagun ere izan daitekeelako.
| Egile nagusia: | Segurola, Iñaki (1962-2022) |
|---|---|
| Argitaratua: |
Irun :
Alberdania,
2021
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Bilduma: |
Narrazioa (Alberdania)
; 145 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan |
Antzeko izenburuak
-
Nere gorringotik : irratian esanak eta boteak / Iñaki Segurola
nork: Segurola, Iñaki (1962-2022)
Argitaratua: (2008) -
Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo / Iñaki Segurola
nork: Segurola, Iñaki (1962-2022)
Argitaratua: (2005) -
Sed quia sua : hizkuntza honek zer dioen antzemateko saioa / Iñaki Segurola
nork: Segurola, Iñaki (1962-2022)
Argitaratua: (2020) -
Ganorexia / Iñaki Segurola ; edizioa, Garbiñe Larrea, Jorge Giménez Bech, Aritz Galarraga
nork: Segurola, Iñaki (1962-2022)
Argitaratua: (2022) -
Arrazoia ez dago edukitzerik : edo koipe gutxiko hizketa aditu nahi duten belarrientzat egindako liburua, haizezko arrazoi baten esanera moldatua, luzaz pentsatu eta motzean idatzia; estalitako zikina agertzeko egarri bat dakar berekin, nahiago izanez gauza on garbiak ixilik eta bakean utzi / Iñaki Segurola
nork: Segurola, Iñaki (1962-2022)
Argitaratua: (2012)


