Azala
Liburua Eskuragarri

Sed quia sua : hizkuntza honek zer dioen antzemateko saioa / Iñaki Segurola

Saiatzen gara hemen ezinezko ezkontza bat egiten jakitun zuhurraren eta profeta zoroaren artean: ezkonkizuna bertsolari (ez bectsolari) etorridun batek zuzenduko luke. JAKINTZA AKADEMIKO garestiaren ez osoki alde eta ñañojakintza euskaljator merkezurrekoaren aski kontra ari gara gogotik: gure euskal gogo zahar eta jatorretik. Munduari begira baino gehiago, hizkuntzak berak zer dioskun aditzera jarri gara. Iritzi eta pentsamendu propioa (etsimenduz) bazterrera utzirik, euskal gogo zaharraren berrasmatze/berreraikitze bat egikaritzen da hemen, bi (edo hiru) aldaketa haunditan azaldurik. Osagarri gisa, hitz mordoska batetik abiaturik, mundura begira jartzen gara pixkaren bat, hura euskal hitzetatik argitu beharrez, baina "mundu-ikuskeran" galdu gabe eta etimokerian gehitxo amildu gabe. HIZKUNTZA HONEK ZER DIOEN ANTZEMATEKO SAIOA Hizkuntzari bere horretan aditzen zaio esateko daukana, hura uste/ideia potolo zihatuz egindako hitzespil (hitzezko harrespil gurtzekoa) bihurtu gabe. Aldi berean, ordea, harrespil zahar gurearen mintzoa entzuteko lekua izan daiteke hau.

Zerrenda:
Egile nagusia: Segurola, Iñaki (1962-2022)
Argitaratua: Donostia : Erein, 2020
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Saiopaperak. Pentsamendua eta gizartea (Erein) ; 31
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera LITE SEG sed Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE21050066
Saiakera S SEG sed Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20120171