Basarri / Andoni Egaña ; marrazkilaria, Iker Aiestaran
"Badut bost urteko seme bat Julen izenekoa. Harro dago, oraindik, aita bertsolaria duelako. Gainera, gizarajoak uste du aita munduko onena edo hor nonbait dela. Adin horretan ez da harritzekoa. Ikastolako lagunen artean badu bat bereziki maitea: Axel Eizmendi Eskudero. Lehengoan pentsakor etorri zen gure mutikoa ikastolatik eta galdera egin zidan, euskara erabat garatu gabean: - Aita, Axelek esaten du bere aitona bertsolaria dela. Egia da? Bera bertsolaria da? Une batez neu geratu nintzen pentsakor. - Bai- erantzun nion. Bera da bertsolaria. Gure umeak ez du oraindik 'bera bertsolaria da' eta 'bera da bertsolaria' ren arteko alderik sumatzen. Liburuska hau irakurtzen duenak sumatuko du."
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Oiartzun :
Sendoa,
L.G. 1999
|
Bilduma: |
Txirrita saila (Sendoa)
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Haur eta Gazteentzako Literatura
Biografiak |
Adina / Maila: |
8 urtetik gora (gorria) |