Tene Lehiaketa 2001 / Debako Udala
Txina inperialera garamatza Gotzon Hermosillak, 1. saria irabazi zuen "Esperantzaren indarra" ipuinean: jaun ahaltsuak, printzesa eder bezain tristeak, patuaren indar saihestezina... hori dena portzelanaren fintasun eta perfekzioa elkartzen dituen hizkera dotorean. Sujerentziaz betea dator Kirmen Uriberen "MacGregor", 2. sariduna: zinema, itsasoa, gerra garaia, heriotzaren samina eta maitasunaren samurra. Sinplezia eta indarra batu ditu Laida Martinezek "Egunkari laburra" 3. saridunean: pastillak hartu beste ametsik ez duen neska gazte baten bizitza, bere gordintasun osoan baina moralismo faltsurik erantsi gabe. Estatu Batuetako hiri bateko taberna-giroa sinesgarritasunez islatu du Alberto Ladron Aranak istorioan. Gazteen mailako sariak azkenik, liburua osatzeko: Maite Urrutiaren "Zerua izara beltzaz estaltzen denean" eta Iraitz Agirreren "Keak gordetako oroitzapenak".
| Egile korporatiboa(k): | ; ; |
|---|---|
| Egilea(k): | ; ; ; ; ; |
| Argitaratua: |
Donostia :
Elkar,
L.G. 2001
|
| Bilduma: |
Tene Lehiaketa
; 18 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|


