Borroka galduetatik gatoz / Urtzi Urrutikoetxea
Bere garaiaren testigantza agertzen duen liburuari, errespetua ezezik, ausardiaren dohaina aitortzen diogu. Baina hori baino oraindik gehiago dakar Urtzi Urrutikoetxearen estreineko liburuak. maitasunaren eta zorigaitzaren arteko borroka...askatasunaren eta gatibutzaren, duintasunaren eta umiliazioaren artekoa. "Borroka galduetatik gatoz" dio idazleak, "eta traidoreen gezurrezko bakea baino ez dugu ezagutu". Kemen handiko ahotsez datoz berbak, oinazearen ondoko samin, serenitate eta argitasunez. Jakitun da hitzaren arriskuaz, kontraesanak emendatzeko premiaz, eta hala ere aurrez aurre dakartza beti, salaketez, mehatxuz eta amodioz beteak. "Ez dakit giltza daukadan edo bidezidorra estaltzeko sasi gehiago dakartzadan". Urtzi Urrutikoetxearen poemek behintzat ez dute irakurlearengan indiferentzia sortuko.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 1997
|
| Bilduma: |
Poesia (Susa)
; 22 |
| Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |


