Azala
Liburua Eskuragarri

Mendeko borroka : (Assalto a Roma) / Fertxu Izquierdo

Bruce Lee eta Nora Miao Erromara iritsi dira film bat errodatzeko asmoz eta 70eko hamarkadako hiri nahasi bat topatuko dute: Giovanni, partisano zaharra, bere oroitzapenetan murgildurik bizitzeaz gain, Moby Dick liburuarekin obsesionaturik dago eta Settimoren tabernan ematen ditu egunak, balea zuria noiz harrapatuko zain. Marco Giorno famoso aldizkariko kazetaria da, egunez Loloren liburu-denda bisitatzen duena, gauez beste saltsa batzuetan sarturik ibiltzen bada ere. Chuck Norris Erromara iritsi den une berean, Avanguardia Nazionale talde faxista hiriko estoldetan ari da lanean ezezagun misteriotsu baten agindupean. Fabio eta Nina Lotta Operaia partisano berrien erresistentzia antolatu nahian dabiltza, Carla Capponi, PCIko parlamentaria, hiria jo duten atentatuak direla-eta kezkaturik dabilen bitartean. Anita Ekberg eta Marcello Mastroianni Fontana di Trevin errodatutako fotograma sail bat baino zerbait gehiago dira. Mende bateko borrokak hiri eternalean bilduak. Bi gladiadore modernoen borroka XX. mendeko harearen gainean. Filmazio bat eszenatoki zail samar batean. Erroma molotov koktel bat da, edozein unetan lehertu daitekeena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Izquierdo, Fertxu
Argitaratua: Arre : Pamiela, L.G. 2008
Bilduma: Kondagintza (Pamiela) ; 14
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N IZQ men Eskuragarri  Maileguan eskatu 1013130