Parentesiak etabar / Joxean Muñoz
Baina «etabar» hori ere parentesi artean dago, parentesi horretan baitaude bilduak poemaren giltzarriak, eta parentesiak diren ispilu konkaboak hautsi ez baina inguruari eta auzoko ni guztiei zuzenduz -eskainiz- desarroilatzen da poema. Zein pudorek eragiten dio gaurregun poetari bere boterea parentesi artean konjelatzera? Zein disziplinak behartzen du hemen poeta ahapetik eta zeharbidez mintzatzera? Joxean Muñozek gordinki erakusten digu poesiaren erlatibotasuna, erabiliaren erabiliz hautsa bihurtu diren hitzak azpimarratuz, ironia landu batean bilduz promesak eta zalantzak. Joxean Muñoz zalantzan idazten duen poeta da, zalantza hori bihurtzen duelarik bere arma eta oinarria, zalantza zehatz, zalantza zorrotz, zalantza luzido batean, eta estrainaldiz plazaratzen den idazlean ez da ulertzekoa prozedura luze eta landu baten ondorioa ez baldin bada. Nik autokritika dinamiko eta eraginkor bat irakurri dut poemotan. Eta uste dut autokritika honek noizbait lehen personan idazteko ausardia izan genuenok ere hartzen gaituela. Parentesiak ispilu eskainiak dira. Joxean Muñozen poesiak poesia nola egitearen arazoa planteatzen du. Aurrerantzean ezin idatziko dugu hain erraz. Ez diagu barkatuko Joxean.
| Egile nagusia: | Muñoz, Joxean |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia :
Hordago : Lur,
L.G. 1984
|
| Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura |
Antzeko izenburuak
-
Ekuazioak ebazten (parentesiak) / Xabier Lizarraga
nork: Lizarraga, Xabier
Argitaratua: (2018) -
Joxean Muñoz / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
nork: Muñoz, Joxean
Argitaratua: (2001) -
Balearekin kantuan / Joxean Muñoz, Inazio Mujika ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi
nork: Muñoz, Joxean
Argitaratua: (2001) -
Urrezko zuhaitza / Joxean Muñoz, Inazio Mujika ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi
nork: Muñoz, Joxean
Argitaratua: (2002) -
Irati : saiak / gidoia, Joxean Muñoz ; irudiak, Juan Luis Landa
nork: Muñoz, Joxean
Argitaratua: (2007)


