Eskerrik asko, ugazaba! [Bideoa - Interneteko baliabidea] / egilea, François Ruffin; azpitituluak, Azpitituluak.eus
Serge eta Jocelyne Klur senar-emazteak miserian bizi dira. Munduko luxu konpainiarik sendoena den LVMH taldearentzat ari ziren Kenzo markako janzkiak josten, harik eta langabeziara bota zituzten arte: ugazabak produkzioa Poloniara deslokalizatu zuen. Ugazaba hori Frantziako gizonik aberatsena da, Bernard Arnault. Klur-tarren bizibidea jartraituz, LVMHren jabea ikertu eta pertsegitzen du zinegileak. Ironiaz baino sarkasmoz betetako hizkera darabil Ruffinek: aberatsen eta langileen arteko bakea nahi duela, klaseen arteko elkarrizketa, ezin duela sinetsi Arnault esaten dutena bezain bihozgabea denik. Aldizkari txiki bateko editoreak, François Ruffin-ek, zuzendutako dokumentala da, Frantziako Estatuan arrabotsa eragin duena.
Zerrenda:
| Erakunde egilea: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
: [Argia]
, [2018]
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Dokumentalak Erreferentzia-materialak |
| Loturak: |
Ikusi ARGIA.eus webgunean |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK19100223 |


