Immanuel Kant : bizitza eta filosofia / Ibon Uribarri ; sailaren arduraduna, Joxe Azurmendi
Pentsaera modernoaren egituraketan gehien eragin duen pentsalaria izan da Immanuel Kant, ezbairik gabe. Liburu honetan, Ilustrazio garaiko filosofo aleman honen bizitza eta lana aztertzen ditu Ibon Uribarrik. Kanten bizitzari buruz eskuarki ematen dena baino ikuspegi zabalagoa eta errealistagoa ematen saiatu da egilea. Gehienetan Kant heldua aurkezten da, baina liburu honetan bere gaztaroa ere aintzat hartzen da. Kanten pentsamenduari dagokionez, liburuaren asmoa irakurle euskaldunari Kanten filosofian oinarrizko sarrera bat eskaintzea da, ezagutzaren teoria, naturaren filosofia, estetika, etika, erlijio eta historiari buruzko auziez duen ikusmoldea aurkeztuz. Ez hainbeste ideien doktrina gisa, baizik eta pentsamenduaren garapen ireki gisa. Horregatik, muineko arazoetara jotzen da eta erantzunak azaldu bai, baina, batez ere, Kantek zer arazo konpondu nahi zituen argitzen saiatzen da egilea.
| Egile nagusia: | Uribarri, Ibon |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia :
Jakin,
1997
|
| Bilduma: |
Jakin irakurgaiak
; 1 |
| Gaia: |
Antzeko izenburuak
-
Kanten ezagutzaren teoria / Ibon Uribarri ; sailaren arduraduna, Joxe Azurmendi
nork: Uribarri, Ibon
Argitaratua: (2001) -
Arrazoimen hutsaren kritika / Immanuel Kant ; [euskaratzailea, Ibon Uribarri ; berrikuslea, Joxe Azurmendi ; hitzaurregilea, Tuschling, Burkhard]
nork: Kant, Immanuel (1724-1804)
Argitaratua: (1999) -
Arrazoimen praktikoaren kritika / Immanuel Kant ; [euskaratzailea, Ibon Uribarri Zenakorta ; berrikuslea, Joxe Azurmendi ; hitzaurregilea, Otfried Höffe]
nork: Kant, Immanuel (1724-1804)
Argitaratua: (2005) -
Prolegomenoak : zientzia bezala agertu nahi duen etorkizuneko edozein metafisikarentzat / Immanuel Kant ; [euskaratzailea, Fernando Mendizabal ; berrikuslea, Ibon Uribarri ; hitzaurregilea, Joxe Azurmendi]
nork: Kant, Immanuel (1724-1804)
Argitaratua: (1995) -
Kant eta modernitatearen iraultza / Ignazio Aiestaran (arg.) ; sailaren arduraduna, Joxe Azurmendi
Argitaratua: (2005)


