Azala
Liburua Eskuragarri

Immanuel Kant : bizitza eta filosofia / Ibon Uribarri ; sailaren arduraduna, Joxe Azurmendi

Pentsaera modernoaren egituraketan gehien eragin duen pentsalaria izan da Immanuel Kant, ezbairik gabe. Liburu honetan, Ilustrazio garaiko filosofo aleman honen bizitza eta lana aztertzen ditu Ibon Uribarrik. Kanten bizitzari buruz eskuarki ematen dena baino ikuspegi zabalagoa eta errealistagoa ematen saiatu da egilea. Gehienetan Kant heldua aurkezten da, baina liburu honetan bere gaztaroa ere aintzat hartzen da. Kanten pentsamenduari dagokionez, liburuaren asmoa irakurle euskaldunari Kanten filosofian oinarrizko sarrera bat eskaintzea da, ezagutzaren teoria, naturaren filosofia, estetika, etika, erlijio eta historiari buruzko auziez duen ikusmoldea aurkeztuz. Ez hainbeste ideien doktrina gisa, baizik eta pentsamenduaren garapen ireki gisa. Horregatik, muineko arazoetara jotzen da eta erantzunak azaldu bai, baina, batez ere, Kantek zer arazo konpondu nahi zituen argitzen saiatzen da egilea.

Zerrenda:
Egile nagusia: Uribarri, Ibon
Argitaratua: Donostia : Jakin, 1997
Bilduma: Jakin irakurgaiak ; 1
Gaia: