Ia hemen / Juanjo Olasagarre Mendinueta
«Irabazle geratu den Ia hemen liburuaren ezaugarrien artean, poemen egikera aberatsa eta hats luze zein sakonera handiko hausnarketa izatea goraipatu du epai-mahaiak. Ironia baliatzen du egileak, ausart eta anker. "Hemen ez da ezer gertatzen" esanez labur genezake esaten den guztiaren gainezkaldiaren ostean geratzen dena. Poema bilduma anitza da formen, irudien eta gaien ikuspegitik. Gizon egin baten bizitzaren pusketatik sortzen den hausnarketa aldi liriko eta aldi berean petrala eskaintzen du Juanjo Olasagarre euskal poeta ezagunaren obra honek. Urbanotasuna, naturarekiko atxikimendu mikatza, norberarekiko arroztasuna, itzuleran beti norabait iristea, maitasuna, ez-maitasuna, bulkada homoerotikoak, hausnarketa filosofikoak, hona bildumako ildo oparoak... Horregatik epai-mahaiak Ia hemen bilduma hau hautatu du, aho batez, Xabier Lete poesia sariaren laugarren ediziorako.»
| Egile nagusia: | Olasagarre, Juanjo |
|---|---|
| Argitaratua: |
Arre :
Pamiela,
L.G. 2018
|
| Bilduma: |
Poesia (Pamiela)
; 41 |
| Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura |
| Loturak: |
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan |
Antzeko izenburuak
-
Gaupasak / Juanjo Olasagarre
nork: Olasagarre, Juanjo
Argitaratua: (1991) -
Bizi puskak / Juanjo Olasagarre
nork: Olasagarre, Juanjo
Argitaratua: (1996) -
Puskak biziz / Juanjo Olasagarre
nork: Olasagarre, Juanjo
Argitaratua: (2000) -
Poz aldrebesa / Juanjo Olasagarre
nork: Olasagarre, Juanjo
Argitaratua: (2017) -
T : (tragediaren poza) / Juanjo Olasagarre
nork: Olasagarre, Juanjo
Argitaratua: (2008)


