Azala
Liburua Eskuragarri

Hemen naiz, ez gelditzeko baina / Markel Ormazabal

Kartzela-kronika honek Lisabören kantu bat hartu du izenburu, musika-oihartzunez zipriztinduta baitaude orriok. Eta kantu-bilduma hori iparrorratz hartuta, kartografo-lanetan dabil egilea.Angelu-itsuz jositako geografiari aurrez aurre begiratu eta espazio herstuan arnasbideen xerka abiatzen da. Bilaketa horretan geografia du hizpide nagusi eta lekuaren askotariko ertzak aipatzen ditu: leihoak, ziega, galeriak, hormak... Mamutzar horren eraikuntza nondik datorren ulertu nahi du, harrapaturik duen mundu ankerraz jabetzeko. Horretarako ez du tokien deskribapenik egiten, ordea, kartzela-geografiaren askotariko diskurtsoak eta esperientziak biltzen ditu, eta era horretan esperientzia pertsonalaz haratago jotzen du, bizipen kolektiboa eraikitzeko.Kartografo honek, beraz, geografiak irudikatuz, mapak bestelakotu nahi ditu, bere kokapenaz beste egiteko. Kronos baitugu kartzela baina, batez ere, topos krudel eta ikaragarria.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ormazabal Gaztaña, Jon Markel
Argitaratua: Tafalla : Txalaparta, 2014
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Amaiur (Txalaparta)
Gaia:
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ORM hem Eskuragarri  Maileguan eskatu EK16111216