Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Potentzia-bihurgailu matrizialen diseinu-prozesurako eta hutsegite-tolerantziarako soluzio berriak [Interneteko baliabidea] / Edorta Ibarra Basabe ; zuzendariak Jon Andreu Larrañaga, José Luis Martín González

Gaur egun, potentzia-bihurgailuak hainbat aplikaziotan aurki ditzakegu, hala nola haize-errotetan, makina industrialetan, ibilgailu elektriko eta hibridoetan, itsasontzi eta urpekoetan, etab. Potentzia-bihurgailuak energia-bihurketarako sistemetan erabiltzen dira, eta horien helburua energia elektrikoa era kontrolatuan bihurtzea da. Potentzia-bihurgailuen topologien artean, bere ezaugarriak direla medio, bihurgailu matriziala (MC, Matrix Converter) nabarmendu daiteke. AC/AC bihurketa zuzena egiten du MCak, eta ez du osagai erreaktibo nabarmenik. Horretaz gain, lau koadranteetan egin dezake lan bihurgailu horrek, eta distortsio harmoniko baxua duten korronte eta tentsio sinusoidalak lortzen dira bihurgailuaren sarreran eta irteeran. Gainera, MCaren sarreran potentzia-faktore unitarioa lor daiteke, bihurgailuari konektatuta dagoen karga edozein dela ere. Azkenik, oso bihurgailu eraginkorra da. Ezaugarri horiek direla-eta, hainbat aplikaziotan erabiltzeko aproposa izan daiteke MCa. Hala ere, bihurgailu horren erabilera ez dago oraindik oso hedatua, batez ere etengailu bidirekzional naturalik ez dagoelako, MCaren arkitektura eta kontrola konplexuak direlako, eta bihurgailuak mardultasun baxua duelako. Tesi honetan, MCaren oinarrizko kontzeptuak aurkeztuko dira, lehenik eta behin. Ondoren, MCa modulatzeko dagoen aukera zabala izango da kontuan, eta aukera horien erakusgarri diren hiru modulazio-teknika azalduko dira: Alesina eta Venturiniren teknika, modulazio-teknika bektori...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Ibarra Basabe, Edorta
Egilea(k): Andreu Larrañaga, Jon ; Martín González, José Luis
Argitaratua: ; Bilbo : Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua , 2011
Gaia:
Generoa / Forma: Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Joan Ingumaren webgunera 
Joan material honetara
Adina / Maila: espezializatua
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia INTERNETEKO BALIABIDEA EK18030092