EAEko Hezkuntza Legea : biharamunerako koordenatuak / [koordinazioa, Ainhoa Azpirotz ; erredakzio lanak, Ainhoa Azpirotz Eizmendi, Ainara Gorostizu Muxika, Olatz Lasagabaster Anza]
Liburu honek hurrengo urteetararako mugarri izango den EAEko Hezkuntza Legeari buruz Hik Hasik egin duen irakurketa eta aurrera begirako norabidea ditu ardatz. Marko berriaren abagunea baliatu nahi duten irakasleei eta hezkuntzan ardurak dituzten udalei eta eragileei zuzendua dago. EAEko Hezkuntza Lege berriak agertoki berri batean jarri ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeak, irakasleak, hezitzaileak, langileak, ikasleak, familiak, hezkuntza-eragileak eta, oro har, jendarte osoa. Hik Hasik bere Hezkuntza proposamenaren talaiatik begiratu dio abagune berriari. Legeak zabaldutako aukerak, sortutako zalantzak eta aurrera begira garatu beharreko ildoak aletzen dira monografikoan, betiere denontzat eta denona izango den euskal hezkuntza-sistema propioa xedetzat hartuta. Liburua lau ataletan banatuta dago: Gobernantza berri bat, Euskara euskal hezkuntzan, Autonomia eta Ikasleak eta irakasleak. Atalak osatazeko gaia oso aztertuta duten adituen ekarpenak jaso dira besteak beste: Huheziko Mariam Bilbatua, Olaia Jimenez, Jon Sarasua eta Karmele Perez; EHUko Xabier Aierdi eta Maialen Oiartzun; UEMAko Iñaki Iurrebaso; GEPS zentroko Xavier Bonal; Iratxe Retolaza; Gotzon Barandiaran eta Nafarroako 0-3 Plataformako Isa Irigibel eta Eider Garde. Liburua atalka irakurtzeko pentsatua dago. EAEko Hezkuntza Lege berriak agertoki berri batean jarri ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeak, irakasleak, hezitzaileak, langileak, ikasleak, familiak, hezkuntza-eragileak eta, oro...
Egilea(k): | ; ; |
---|---|
Argitaratua: |
Donostia :
Xangorin,
L.G. 2024
|
Bilduma: |
Ale monografikoa (Hik hasi)
; 36 EIMA 1 (2024ko deialdia) |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
EIMAk onetsitako materialak |
Loturak: |
Argitaratzailearen webgunea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 37.02 eae | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK24080010 |
Monografia | HEZK eae | Eskuragarri Maileguan eskatu | IRALE24070045 |