Azala
Liburua Eskuragarri

Homo faber / Max Frisch ; Joxe Austin Arrietak itzulia

Homo Faber (1957) XX. mendeko gizakiaren alegoria bikaina dugu batetik, eta mende osoko eleberririk esanguratsuenetako bat, bestetik, gure garaia markatu duten ezaugarri eta arazo funtsezkoenetakoak ageri baitira Max Frischen obra honetan, hala nola komunikatzeko ezintasuna, oinazea behin betiko gainditzea, progresu etengabearen ideia eta beronen krisia... Teknikaria da Walter Faber, ingeniari bat, gauzak diren bezala ikusten ohitua, sineskeria, mito, erromantizismo eta antzeko mistifikaziorik gabe. Ilargia erakusten badiote masa kalkulagarri bat ikusten du, gure planetaren inguruan jiraka dabilena, ez "bizipen" bat. Alabaina, bere izaera praktiko eta pragmatiko hori pitzatu egingo da halako batean, kasualitate sorta baten ostean tragediarekin topo egiten duenean. New Yorkeko kale argitsuetatik Grezia zaharreko hondartzetara, tartean Europa mendebaldea eta Guatemalako maien arto-soro beti-berdinak igarota, mundu erdia ibiliko du Faberrek bere abenturan, baina baita zibilizazio oso baten historia ere, bere uste eta ziurtasunak kolokan jarriko dituen barne-bidaian.

Zerrenda:
Egile nagusia: Frisch, Max (1911-1991)
Egilea(k): Arrieta, Joxe Austin
Argitaratua: Donostia : Elkarlanean, L.G. 2001
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 211
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Antzeko izenburuak