Azala
Liburua Eskuragarri

Eztia eta ozpina / Patxi Zubizarreta

Marokon, 1990eko hamarkadan gaude. Gazte magrebtar askoren antzera, Selimek Maroko hitsa utzi, eta Paris distiratsura joatea desio du. Hantxe dago haren Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina edango ditu halabeharrez: eztia, Esther gasteiztarraren eskutik; ozpina, Mendebaldeko errealitate gordinetik.Eta Selimen historia kontatzeko hiru ahots: gazte magreb-tar berarena, Estherrena eta garaitsu hartan gurean ezagunagoa zen mugalari batena. Historia bakarra hiru generoren bidez emana: kontakizun zuzena, egunerokoa eta erreportajea. Hiru ahots, hiru genero historia zahar -bezain berri- baterako.

Zerrenda:
Egile nagusia: Zubizarreta, Patxi
Argitaratua: Irun : Alberdania, 2012
Edizioa: 2. argit
Bilduma: Ostiral saila (Alberdania) ; 26
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Antzeko izenburuak