Azala
Liburua Eskuragarri

Olatu bat kuartelen gainetik / Xabier Amuriza

"Olatu bat kuartelen gainetik" deritzona "Joan ziren" zikloko aurreko bien, "Dinosauroak horizontean" eta "Orain ezin naiz hil" izenekoen, jarraipena da. Hirugarren liburuki hau ere lehenengoan abiatutako fenomeno esplikaezin baten garapena da. Ez nola ez zergatik munduan bakarrik gelditu zen edo abandonatu zuten ez jakiteak ez du protagonista biziraun beharretik libratzen. Premia horrek Oiz mendiaren hego aldetik (Durangaldetik) ipar aldeko (Lea Artibaiko) itsasertzera darama. Lekeitio. Hemen, bere biziraupen fisikoa antolatzeagaz batera, 1960ko hamarkada aurkitzen du, diktaduraren erraietan. Euskal Herriari dagokionez, hamarkada hori eta hurrengoaren lehen zatia protagonistak gogoratzen duen arorik esplosiboena izan zen. Eleberri honetako pasarte eta pertsonaia ugarie, garai haren islapenaz gainera, eraikuntza literario bat osatzeko gai agortezina dakarte. Adimen eta oroimen hutsean gelditu den biziraule bakarrak (beste guztiak "joan ziren"), gertaera egiazkoen eta asmatuen gainean, pizkunde edo "olatu" politiko eta moral handi baten sorrera eta hazkundea berritzen ditu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Amuriza, Xabier (1941-)
Erakunde egilea: Lanku Bertso Zerbitzuak
Argitaratua: Oiartzun : Lanku, L.G. 2009
Bilduma: Joan ziren ; 3 ; 2
Ari naizela ; 3 ; 2
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
R600 Orokorra N AMU ola Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17060145
Narratiba (Helduentzat) N AMU ola Eskuragarri  Maileguan eskatu EK16111072