Olatu bat kuartelen gainetik / Xabier Amuriza
"Olatu bat kuartelen gainetik" deritzona "Joan ziren" zikloko aurreko bien, "Dinosauroak horizontean" eta "Orain ezin naiz hil" izenekoen, jarraipena da. Hirugarren liburuki hau ere lehenengoan abiatutako fenomeno esplikaezin baten garapena da. Ez nola ez zergatik munduan bakarrik gelditu zen edo abandonatu zuten ez jakiteak ez du protagonista biziraun beharretik libratzen. Premia horrek Oiz mendiaren hego aldetik (Durangaldetik) ipar aldeko (Lea Artibaiko) itsasertzera darama. Lekeitio. Hemen, bere biziraupen fisikoa antolatzeagaz batera, 1960ko hamarkada aurkitzen du, diktaduraren erraietan. Euskal Herriari dagokionez, hamarkada hori eta hurrengoaren lehen zatia protagonistak gogoratzen duen arorik esplosiboena izan zen. Eleberri honetako pasarte eta pertsonaia ugarie, garai haren islapenaz gainera, eraikuntza literario bat osatzeko gai agortezina dakarte. Adimen eta oroimen hutsean gelditu den biziraule bakarrak (beste guztiak "joan ziren"), gertaera egiazkoen eta asmatuen gainean, pizkunde edo "olatu" politiko eta moral handi baten sorrera eta hazkundea berritzen ditu.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Erakunde egilea: | |
| Argitaratua: |
Oiartzun :
Lanku,
L.G. 2009
|
| Bilduma: |
Joan ziren
; 3 ; 2 Ari naizela ; 3 ; 2 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Sinopsia: | "Olatu bat kuartelen gainetik" deritzona "Joan ziren" zikloko aurreko bien, "Dinosauroak horizontean" eta "Orain ezin naiz hil" izenekoen, jarraipena da. Hirugarren liburuki hau ere lehenengoan abiatutako fenomeno esplikaezin baten garapena da. Ez nola ez zergatik munduan bakarrik gelditu zen edo abandonatu zuten ez jakiteak ez du protagonista biziraun beharretik libratzen. Premia horrek Oiz mendiaren hego aldetik (Durangaldetik) ipar aldeko (Lea Artibaiko) itsasertzera darama. Lekeitio. Hemen, bere biziraupen fisikoa antolatzeagaz batera, 1960ko hamarkada aurkitzen du, diktaduraren erraietan. Euskal Herriari dagokionez, hamarkada hori eta hurrengoaren lehen zatia protagonistak gogoratzen duen arorik esplosiboena izan zen. Eleberri honetako pasarte eta pertsonaia ugarie, garai haren islapenaz gainera, eraikuntza literario bat osatzeko gai agortezina dakarte. Adimen eta oroimen hutsean gelditu den biziraule bakarrak (beste guztiak "joan ziren"), gertaera egiazkoen eta asmatuen gainean, pizkunde edo "olatu" politiko eta moral handi baten sorrera eta hazkundea berritzen ditu. |
|---|---|
| Deskribapen fisikoa: | 439 or. ; 19 cm |
| ISBN: | 978-84-937340-4-6 |


