Azala
Liburua Eskuragarri

Baskoiak / [egilea, Matías Múgica ; diseinua, Asís Bastida]

Chipi-Txapa bilduma honek lagundu nahi die ikasleei Nafarroa hobeki ezagutzen, hartarako behar den materiala eskainiz interes har dezaten beren lurra eta haren historia, haren artea eta Nafarroa hain bere gisako egiten duen ohitura eta hizkuntza dibertsitatea ezagutzeko. Nafarroako lurraldearen mugak asko aldatu dira luze-laburrean historian barrena baina, eraldatze guztiengatik ere, Nafarroak baskoien hasierako orubea hartu du beti, eta hura izan da haren gune iraunkorra. Horregatik zilegi da esatea baskoiak, K.a. 75.74ko neguan Ponpeio Handiari geriza eman zion herria, kristautua eta erromatartua, Nafarroako erreinuaren eta gaurko bere ondorengo eta oinordeko Foku Komunitatearen jende oinarria eta azpi-azpiko sustraia dela, zeinetik heldu baitzaizkio hain zuzen bere ezaugarri bereizgarrienak. Errealitate historiko hori irakurleei hurbiltzeko, ez soilik eskola-umeei, baizik gure nortasunaren oinarriak ezagutu nahi dituzten guztiei ere bai, Hezkuntza Departamentuak gaur Baskoiak ematen du argitara, gai interesgarri horren gaineko sarrera laburra.

Zerrenda:
Egile nagusia: Múgica, Matías
Egilea(k): Bastida Machiñena, Asís
Argitaratua: Iruña : Nafarroako Gobernua, Hezkuntza Departamentua, L.G. 2007
Bilduma: Chipi-Txapa. Sail monografikoa ; 6
Gaia:
Generoa / Forma: Erreferentzia-materialak
Loturak: Joan material honetara

Antzeko izenburuak